Fisioterapia
Osasun zientzietarikoa izanda, lau urteko unibertsitate ikastaroa da. Fisioterapeutak baliabide fisikoak erabiltzen ditu (ariketa terapeutikoak, beroa, hotza, argia, ura, argindarra, masajea eta eskuzko terapia orokorra) gaitzen alderdi organikoa, fisiologiko eta fisikoa tratatzeko. Horretarako, ebidentzia zientifikoan oinarritutako prozedurak erabiliko ditu.
Funtzioa berrreskuratzea, minaren tratamendua, ezintasun batek sortutako handicapak gainditzea eta azken finean, pertsonaren birgaitze osoa, bere ingurune soziokulturalean, ongizate egoera hoberenean egokitzean datza fisioterapiaren helburuak.
Osteopatia
Sendatzeko terapia da eta batez ere eskuz egiten da. Mende bat baino garapen luzeagoa du eta bere helburuak ehunen mugimenduan dauden murritzeak askatzean datza. Mugimendu murrizte horiek askatzeak errazten du gorputzaren autorregulazioa, eta horrela, ehunen birsortzea eta gaixotasunak sendatzea.
Hori lortzeko pertsonaren ikuspegi holistikoa (orokorra) behar da. Izan ere, zati bakoitza erlazionatua dago gainontzekoekin. Horrek osteopatari anatomiaren, fisiologiaren eta fisiopatologiaren ezagutza zabala eta zehatza eskatzen dio, diagnostiko osteopatikoa egin ahal izateko. Baita Osteopatiako teknikak ezagutzea eta trebetasunez erabiltzea, eragin ona izateko gaixoaren sendatze prozesuan. Soilik prestakuntza haundi batek (ikusi curriculum vitae “Taldea” atalean) ahalbidetzen du hori. Espainiako Estatuan, tamalez, Osteopatia ez dago araututa, eta horregaitik prestakuntza eskaseko sasi- osteopata ugari daude. Horiek gaixoen osasuna arriskuan jartzen dute egunero.
PNI
Psiconeuroinmunologia klinikoa gure sistema neurologiko, endokrinologiko, inmunologiko eta psikologikoek euren artean duten elkarrekintza eta komunikazioa aztertzen duen zientzia da.
Sistema hauen ezagutza eta elkarrekintzek, terapeutari lagun diezaiokete faktore etiologikoak jakiten. Gaixotasunaren nondik norakoa ulertzen saiatzen da, arazoa errotik tratatu ahal izateko, eta ez sintomak bakarrik baretu. Hau dela eta patologia kronikoetan du arrakasta haundia.
Esku harremanean, elikadura medikamentu bezala, fisioterapian, terapia ortomolekularrean, ariketa fisikoan eta psikoterapiaren inguruan irtenbideak emateko estrategian datza.
Nahiz eta Psiconeuroinmunologia (PNI) 70. hamarkadan jaioa izan, PNIk egungo literatur zientifikoa darabil oinarri. Hori dela eta, hazten eta garatzen ari den zientziaren aurrean gaude.
Buru, nerbio sistema, inmunologi sistema, muskueskeletiko sistema, endokrino sistema eta abarren arteko erlazioa ikasten du norberaren bizi modua eta erlazioak kontutan izanik.
ELIKADURA
Espezialistak:
-
Metabolikoa: II motatako diabetesa, hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia.
- Gehiegizko pisua eta obesitatea helduetan eta haurretan.
- Digestio astunak
- Hesteetako hanturazko gaixotasunak, hala nola, kolon suminkorra, kolitisia..
- Gaixotasun autoinmuneak, hala nola, I motako diabetesa, hashimotoa, artritis errematoidea, alopezia, asma eta alergiak.
- Migrainak
- TDHA
- Narriadura kognitiboak
ENTRENAMENDU PERTSONALIZATUA - PALEO TRAINING
Irabazi osasuna, hobetu zure silueta, zure postura, gorputz proportzia eta kirol errendimendua. Tratu pertsonalizatua eskaintzen ditugu eta saioak ere edoizen maila eta beharretara moldatzen ditugu.
ALDARRIKATASUNA, estimulu berdinetara egokitzeak errendimendi galera sortzen du. FUNTZIONALTASUNA, giza gorputzak diseinatutako funtzioak berreskkuratzen ditu: jauzi egiteak, bultzatzeak, mugitzeak.. NATURAREKIN KONEKTATUZ.
EMAGINAREN KONTSULTA - ELIKADURA INTEGRATIBOA - PSIKONEUROINMUNOLOGIA KLINIKOA HAURDUNALDIA, ERDITZEA ETA ERDIOOKOA
- Zainketa fisikoko programa integrala
- Fetuen posizioen optimizazioa
- Zainketa emozionala
- Erditze positiborako prestatzea
- Edoskitze aholkularitza
- Erditu ondoren: susperraldi integrala, jaioberrien zaintza
Ugaltze adina:
- Hilekoaren zikloa: elikadura, atsedena, bizimodua zikloaren fase bakoitzean
- Menarka: Lehengo hilerokoa. Nerabeentzako eta/edo gurasoentzako aholkuak
- Mikrobiotaren osasuna: Kandidosia, baginosia, giza papiloma birusa
- Disruptore endokrinoak: dieta, drogak, kutsadura...
- Uhalkortasunaren hobetzea eta haurdunaldirako prestatzea (bikotekidea barne): kronologia eta ugalkortasuna, elikadura, ariketa, atsedena, estresaren kudeaketa...
Sintomak tratatzea eta arintzea:
- Hilaurreko sindromea
- Dismenorrea
- Obulutegi polikistikoaren sindromea
- Endometriosia
- Baginako lehortasuna
Perimenopausia eta Menopausia
Perimenopausiaren eta menopausiaren sintomak murriztea, metabolismoa eta egoera nutrizionala, fisikoa eta emozionala hobetzea etapa honetatik aurrera. Estresaren kudeaketa, loa eta atsedena.